Odola emateko aukera hilaren 19an, Oiartzunen

Odol erauzketak bi hilabetero egiten dituzte Oiartzunen, eta urteko lehenengoa hilabete honetan egingo dute, otsailean alegia. Hilaren 19an jarri dute hitzordua, 18:00etatik 20:00etara, anbulatorioan.

Odol erauzketak bi hilabetero egiten dituzte Oiartzunen, eta urteko lehenengoa hilabete honetan egingo dute, otsailean alegia. Hilaren 19an jarri dute hitzordua, 18:00etatik 20:00etara, anbulatorioan. Ohi bezala, elkartasun keinua egiteko deia egin diete herritarrei Gipuzkoako Odol Emaileen Oiartzungo Egoitzatik. Bereziki, jende gaztea animatzeko eskatu dute, euren odola beharrezkoa baita. Odola emateko, 18-65 urte artean izan behar dira, eta 50 kilogramo baino gehiago pisatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.