Martxoaren 16an bigarren urtebetetzea ospatuko du Iparraldeko Prod-ek

Iparraldeko Prod musika elkarteak bi urte beteko ditu aurki eta martxoaren 16an Hondartza auzoan ospatuko dute, St. Patrick festarekin. Egun horretarako bost kontzertu antolatu dituzte beste horrenbeste tabernatan. Elkartetik jakinarazi dutenez, pintxoak doan jarriko dituzte hurbiltzen direnentzat.

Hendaiako 2. St. Patrick festako egitaraua:

  • 19:00-20:00. Barouf ostatuan, Krok n Roll (Hendaia).
  • 20:15-21:15. Txirrimiri ostatuan, Zeze (Biarritz).
  • 21:30-22:30. Barmout ostatuan, Perku afro (Hendaia).
  • 22:45-00:00. Bar Van ostatuan, GHEP (Urruña).
  • 22:30-00:00. Kote Cafe ostatuan, Shaman (Hendaia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.