Gorky malabarista
La promenade des éloignés antzerki eta esku joko ikuskizuna taularatuko dute ostiralean, hilak 8, Itsas Etorbideko Mendi Zolan kulturgunean, 20:30ean. Obra prestatzeko, Gorky kontalari eta malabaristak Espace comme voue emoi eta Petit theatre d´argile taldeen laguntza izan du. Humorez eta esku jokoz beteriko ikuskizunean, egungo munduari buruzko hainbat istorio kontatuko ditu antzezleak, asmatukoko kontakizun bat aitzakitzat hartuz.
Frantziako estatuan
Des Bales Populaires (
Bola herrikoiak) ikuskizuna 600 aldiz erakutsi eta gero, atxilotu egiten dute, gertaera nahasi baten ondorioz. Atxilotze zentroan denbora apur batez izango dute eta, bizitutakoa ulertu ezin eta talde txiki bat sortuko du, jatorri eta nortasun anitzeko jendearekin, txango luze bat egiteko.
La promenade des éloignés ikuskizunaren prezioa 12 eurokoa da (prezio murriztua, 5 euroan, Kultur Sasoian sartzen baita) Mendi Zolan kulturguneko aretoak tokia mugatuz du eta, horregatik, aldez aurretik erretserba egitea komeni dela ohartarazi dute Kultura zerbitzutik.
Telefonoz egin daiteke, 0559 48 30 49 zenbakira deituta. Mendi Zolanen ere egin daiteke erretserba, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.