Goiz eta arratsalde ospatuko dituzte Inauteriak Haurtzaron eta Elizalden

Inauteriak ostiralarekin (etzidamu) ospatuko dituzte herriko bi ikastetxeetan, betiko ohiturari jarraituz. Eta ohi bezala, goizerako eta arratsalderako prestatu dituzte ekimenak. Goizean, eguraldiak laguntzen badu, ikastetxeetako kideek desfilea egingo dute herriko kaleetan zehar. Arratsaldean, ikastetxe bakoitzak bere festa izango du. Festa horretan, dantzak eskainiko dituzte ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Eguraldi txarra egiten badu, Elizaldek Madalensoro pilotalekuan ospatuko du arratsaldeko jaia, eta Haurtzarok, Elorsoro kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.