
Nabartenea abesbatza Agate Deuna bezperan
Nabartenea abesbatzako kideentzat euria ez da oztopo bat izan. Aterkia eskuartean zutela atera dira elkarte kideak Agate Deuna bezpera ospatzera. Kale Nagusian kokatutako Nabartenea eraikinetik atera dira, eta inguruko kaleak doinuz bete dituzte. Aurten gainera, bildutako dirua Caritasera bideratuko duela adierazi zuten abesbatzakoek.