Elkarretaratzea Oiartzunen, Baldaren epaiketaren harira

Josune Balda preso oiartzuarra epaitu dutela eta, biharko elkarretaratzea deitu du ezker abertzaleak: “Horrelako epaiketek, gaur egun bizitzen ari garen egoera politikoan, lekurik ez dutela salatuko dugu; prozesua oztopatzeko besterik ez dute balio epaiketa hauek”. 20:00etan jarri dute hitzordua, Doneztebe plazan. Baldaren epaiketaren nondik norakoen berri emango diete herritarrei, eta postalak idazteko ere baliatuko dute elkarretaratzeko denbora.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.