Odola emateko zita, bihar eta etzi, Errenteria-Oreretan

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak hileroko deialdia egin du Errenteria-Oreretan: odola ematera ateratzeko. Bihar Reina aretoan izango dira, eta etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan, bi egunetan 18:30etik 20:30era. Odol emailea izateko ez da aparteko ezer behar. Nahikoa da osasunez ondo egotea, 18-65 urte artean edukitzea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Egoera horretan dauden guztiak animatu dituzte elkartasun keinu hori egitera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.