Arretxe gainean dagoen Gordailua eraikinari buruzko erreportaje bat idatzi du Igor Susaeta kazetariak eta BERRIArentzat. Iaz inauguratu zuten Gordailua eta dagoneko betetzen ari dira. Gipuzkoako ondareren biltegi izango da eraikina, baina baita ikerketa zentroa ere, besteak beste, Irungo baskoien eta erromatarren aztarnak ikertzen dabilen Arkeolanentzat.
Aurten, milioi bat euro inbertituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gordailuan, hainbat partidetan banatuta: altzariak, aplikazio informatikoak, tresneria, fondo erosketa…
Irakurri erreportajea