Emaitza bolada txarra eten egin du Pasaiak
Lau partida jarraian galdu eta gero, Pasaia Kirol Elkarteko Hirugarren Mailako taldeak berriz ere hirunaka puntuak gehitzeari ekin dio, atzo (igandea) Alaves B taldeari 2-1 irabazi ziolako Don Boscon. 21. minutuan aurreratu zen Pasaia Ander Famosoren golari esker, baina bigarren zatia hasi eta berehala arabarrek banakoa egin zuten. Partida amaitzear zela, 86. minutuan sartu zuen David Elvirak antxotarren bigarren gola. Pasaia Kirol Elkarteko kideen arabera, “merezitakoa” izan zen antxotarren garaipena, “zelaiaren gainean gogo gehien jarri zuen taldea Antxokoa izan zelako”.
Garaipen horrekin sailkapen nagusian arnasa hartu dute zuri-gorriek, izan ere, lehen itzuliko azken partidak eta bigarreneko lehenak esku hutsik bukatu zituzten eta.