Cupcake itxurako tartak nola egiten diren ikasi nahi duenak aukera izango du
Casa Aramendian. Igandetan izango dira 17:00etatik 19:00etara.
Tailerrean hainbat gauza landuko dituzte: ohiko osagaiak zeintzuk diren azaldu, tartaren masa egin, fondant eta tindatua nola egiten den erakutsi eta gurin dekoratiboa egin. Gero bakoitzak bere estiloaren arabera apainduko du tarta.