Real Unionentzat izan da Ohorezko Mailako derbia
Real Union Bk irabazi du gaur arratsaldean Hondartza futbol zelaian jokatu den Ohorezko Mailako eskualdeko derbia (1-2). Eguraldiak asko baldintzatu du jokoa eta irundarrak izan dira euriaren eta haizearen aurrean emaitza hoberena ateratzen jakin izan dutenak.
Hernanik bihar Ostadarren aurka egiten duenaren zain, denboraldian lehen aldiz Real Union B lider jarri da, behin behinekoz bada ere, hernaniarrekin 43 puntura berdinduta.
Hondarribia, bere aldetik, sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzeko aukera bat galdu du, baina ez du sailkapenean posturik galduko, atzetik zeukan Touring taldeak Trintxerpen 3-1 galdu duelako. Horrenbestez, zazpigarren tokian jarraituko dute berdeek, 31 puntu pilatuta.