Oiartzuarrak atez atekoaren alde, Hernanin
Gaur eguerdian, atez atekoaren aldeko agerraldia egin dute Gipuzkoako Zero Zabor taldeek. Bertan izan dira Oiartzungo ordezkariak ere. Hernanin Zero Zabor taldeak azaldu du “une garrantzitsuak bizi ditugula Gipuzkoan Errauste Planta geldiarazteko eta hondakin sistema alternatibo on bat martxan jartzeko”. Agerraldiarekin erakutsi nahi izan dute “Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Antzuolan bezala, gainerako herrietan ere ahalegin batekin hondakinen %80 birzikla daitekeela”.