Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iosu Arruabarrena: Euskal gazteria aurrera!

admin
Bidasoa
2013/02/01
Gazte mugimenduak eta beretik eratorritako antolakunde ezberdineko kideek sorreratik bertatik jasan dugu errepresioa; etsaiak beti izan gaitu jomugan. Baina pairatu ditugun eraso guztien gainetik, erori garen edo bota gaituzten bakoitzean berriz altxatzeko nahikoa adore eta indar erakutsi dugula harro esan dezakegu. Oreretako gazteek ere gure azalean bizi izan ditugu errepresioaren ondorioak. 2008ko sarekada izan zen gure herriko gazteen aurka egin den azken razzia. Gehienek torturak sufritu genituen poliziaren esku egon ginen bost egunetan. Beste batzuek, inkomunikazioaren infernua saihesteko, ihes egitea lortu zuten eta bi hilabetez ezkutuan egon ziren, atxilotu zituzten arte. Kartzela ezagutu dugu gutako gehienok. Ia bost urteren ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia jaso genuen orain aste batzuk. Ni absolbitu ninduten arren, nire lagun Aitor, Xabier, Arkaitz eta Maitaneri sei urte eta sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zieten. Azken hiru hauek ezkutatzea erabaki zuten sententziaren berri izan bezain laster, beraien hitzetan, epaia salatu eta jardun politikoarekin jarraitzeko. Bi aste igaro dira Donostian egin genuen manifestazioan agertu zirenetik, hilabete gordeta egon ondoren. Saiatu naizen arren, ezinezkoa zait orduan sentitu nituen emozioak azaltzea eta betirako gordeta geldituko zaizkit momentuko besarkadak eta muxuak. Baita atxilotzen zituztenean, ukabila altxa eta bota zituzten oihuak ere. Erabaki gogorra bezain ausarta hartu zuten gazte hauek. Beraien militantziarekin koherenteak izan nahian, ezkutatuz errealitate gordina azaleratu zuten; Euskal Herrian, militantzia politikoak kartzela zigorra dakar kasu askotan, oraindik ere. Terroristak garela diote, baina guk eta euskal jendartearen gehiengoak badaki gazte konprometituak izateagatik zigortzen gaituztela. Nire lagunena, baina, ez da kasu isolatua. Segi gazte erakundea terrorista izendatu zutenetik ehunka gara egoera hauek bizi behar izan ditugunak. Urrutira joan gabe, datozen egunetan espetxeratuak izateko agindua jaso dute Aitorrek eta Ekaitzek. Eraso hauek behin betiko gelditzea lortuko duen herri harresia eraikitzen jarraitu behar dugu. Ahalik eta jende gehien biltzea lortzeko giltza berriak beharko ditugu, ate berriak ireki ahal izateko eta kartzelakoak behin betiko ixteko. Gaur estreinatzen dudan txoko honetatik, animo beroenak eta besarkada sentituena helarazi nahi dizuet zuei: Xabier, Aitor, Arkaitz, Maitane, Ekaitz, eta kriminalizazio basatia jasaten ari zareten guztiei. Eutsi goiari eta biba zuek!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.