Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Garraio txartel bakarra onartu du Irungo Udalbatzak

admin
Bidasoa
2013/02/01
Hautetsi guztiek sistema berriaren alde egin zuten

Hautetsi guztiek sistema berriaren alde egin zuten

Mugi garraio txartel bakarraren eta tarifen bateratzearen alde egin zuen Udalbatzak asteazkenean. Aho batez onartu zuten hautetsiek erreforma, eta horrekin batera, zerbitzu ezberdinen arteko aldaketak eta deskontuak ere. Irunbus zerbitzuaz gain, Errenteria-Orereta, Donostia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko autobusak barne hartuko ditu txartelak; baita Euskotreneko zerbitzua ere. Horiek horrela, Bilduren udal taldeak bere aldetik aste honetan jakinarazi zuen alde bozkatuko zuela. «Irun irla bat da» hasi zen Oinatz Mitxelena abertzaleen bozermailea, «garraioan, ekonomian, langabezian, euskaran… Sistema berria Gipuzkoara hurbiltzeko modu bat izango da, baita Gipuzkoa Irunera hurbiltzeko ere». Juana de Bengoechea PPren udal taldeko zinegotziak desadostasunak agertu zituen horrekin, baina edozein modutan sistema «ona eta komenigarria» dela iritzi zion. Hala ere, defizitaren garapena kontrolatzeko jarraipen bat egin beharko dela nabarmendu zuen. Xabier Iridoy EAJren udal taldeko bozeramaileak ere aldeko jarrera argi utzi zuen. Hala ere, sistema berriarekin «kolektiboren bat kaltetua suertatuko balitz, hitzarmenaren 12. puntua baliatzea» proposatu zuen. Hitzarmenean aldaketaren bat galdegiteko aukera ematen du puntu horrek. Cristina Laborda Mugikortasun zinegotziak bere aldetik 2007. urtean hasitako prozesuari «azken puntua» jartzeko modua izango dela aipatu zuen. «Eragin positiboa izango du hitzarmenak Irungo hiri barneko garraioan, zein Gipuzkoakoan». Tarifa eta deskontu berriak
  • Txartel arrunta: 1,30 euro
Mugi txartelarekin
  • Lehen tartea (1-20 bidaia): %45eko deskontua. Bidaia bakoitzak 0,72 zentimoko kostua izango du.
  • Bigarren tartea (20-50 bidaia): %56 deskontua. Bidaia bakoitzak 0,57 zentimoko kostua izango du.
  • Hirugarren tartea (51 edo gehiago): %90eko deskontua. Bidaia bakoitzak 0,13 zentimoko kostua izango du.
  • Gauekoa: 1,50 euro
  • Aldaketa intramodala (autobusetik autobusera): Debalde
  • Aldaketa intermodala (autobusetik Euskotrenera eta alderantziz): %25eko deskontua.
Hobariak ere aurreikusi dituzte, erosteko ahalmenaren eta errentaren arabera ezberdinak izango dira deskontuak.
  • Zaharrak, elbarriak, adimen urrikoak eta diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak: %50eko deskontua.
  • Gazteak: %12ko deskontua.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.