Euskal Herriko Mus Txapelketaren Oiartzungo kanporaketa, 9an

Urtero bezala, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko kanporaketa egingo dute Oiartzunen aurten ere. Bai Euskal Herriari taldeak antolatuta, otsailaren 9an izango da Girizia elkartean, 16:00etan. Aurretik honako tabernetan eman daiteke izena, 20 euroren truke: Mirenen, Makutxon eta Amazkarren. Egunean bertan ere izango da apuntatzeko aukera, Girizian. Lehenengo laurek sariak jasoko dituzte, eta gainontzeko parte hartzaileen artean beste sari batzuk zozkatuko dituzte (kartelean). 39700  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.