Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Atez atekoarekin 100.000 euro aurreztuko ditu Lezok

admin
Bidasoa
2013/01/31
Hondakinen atez ateko bilketa sistema berriarekin, 100.000 euro aurreztuko ditu udalak eta zabortegira botatako hondakinen kopurua %46,85 murriztuko du. Ainhoa Zabalo alkateak eta Ainhoa Intxaurrandieta zinegotziak eman dute horren berri gaur goizean egin duten agerraldian. Denis Itsaso eta Mikel Pagola, San Marko Mankomunitatearen presidente eta presidente ordeak, hurrenez hurren, aurkeztutako datuen aurreikuspenetan oinarrituta aurkeztu dituztela zenbaki horiek zehaztu du Intxaurrandietak. Iaz 213.891 euro ordaindu zituen Lezoko Udalak zabortegira eramandako hondakin tona kopuruagatik. Atez ateko sistema ezarrita, 778 tona botatzea aurreikusi du udalak, ia 2012an bota zituen tonen erdia, hain zuzen ere. Atez atekoaren gainean udalak antolatutako parte hartze prozesuan, bilketa sistema berriaren kostearen gaineko kezka agerian utzi dutela herritarrek nabarmendu du Zabalok: “Datu hauekin, argi gelditzen da birziklatze tasa altuena ahalbidetzen duen sistema eraginkorrena izateaz gainera, atez atekoa errentagarria dela”. Hainbat ikastaro “Ongizate iraunkorraren bidean” otsailean zehar “sentsibilizazio jarduerak” antolatu dituela udalak azaldu du Zabalok bestalde. Lehenengoa Zarauzko zabortegira, San Marko Mankomunitateak Urnietan duen ontzi arinak sailkatu eta birziklatzeko planta, eta azkenik Usurbilera, atez atekoaren funtzionamendua ezagutzeko otsailaren 16an antolatutako irteera da. Otsailaren 18an hasita autokonposta egiten ikasteko antolatutako tailerrak aipatu ditu ondoren: “Ikastaroez gain, konposta egiteko beharrezko tresneria udalak banatuko die herritarrei doan”. Konposta egiten duten lezoarrek gainera, %40ko hobaria jasoko dute tasetan. Ekainari begira, autokonposta komunitarioa egiteko hainbat eremu prestatuko dituela udalak azaldu du Intxaurrandietak. Irteeran zein konposta egiten ikasteko ikastaroan parte hartzeko izena erregistroan eman beharko dute interedunek astelehenetik aurrera. ontziratu zaitez Otsailaren amaiera aldera, berriz, Oarsoaldeak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean antolatu duten Ontziratu zaitez programa abiatuko dute Lezon. Kanpainaren gaineko zehaztasunak datozen asteetan emango dituzte udal ordezkariek. Atez atekoaren gaineko informazio bulegoak otsailaren 14ean zabalduko dituela ateak nabarmendu du Azkenik Zabalok, “eta herritarrek bertan argitu ahalko dituzte bilketa sistema berriaren gaineko zalantza guztiak”. Zabalok “bide onean” doazen zalantzarik ez duela gaineratu du, eta lezoar guztiak deitu ditu atez atekoarekin bat egitera.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.