Marlaxka Xake Elkarteko A taldeak berdinketa lortu du Eibarren

Joan den asteburuan Gipuzkoako Xake Ligako 3. jardunaldia jokatu zen eta Hondarribiko Marlaxka elkarteko taldeek emaitza onak izan zituzten. Preferenteko taldeak berdinketa lortu zuen Eibar indartsuaren aurka eta Lehen eta Hirugarren Mailako taldeek garaipenak eskuratu zituzten. Bigarren Mailako taldea izan zen galdu zuen bakarra. Datorren larunbatean Preferente Mailako taldeak Idiazabal Aren kontra lehiatuko da, Kasino Zaharrean, 16:00etatik aurrera. Etxean jokatuko dute ere Lehen Mailakoak —Gros Crekin— eta Hirugarren Mailako laukoak —Mundarro Cren aurka—. Lurraldeko Bigarren Mailako Marlaxkako taldea Donostiara joango da, Gros Erekin aritzera.

Gipuzkoako Xake Ligako emaitzak

Preferente Maila
  • Eibar A-Hondarribia Marlaxka A  2-2
Lehen Maila
  • Txaturanga Mutriku-Hondarribia Marlaxka B  1,5-2,5
Bigarren Maila
  • Hernani B-Hondarribia Marlaxka C  3-1
Hirugarren Maila 
  • Easo C-Hondarribia Marlaxka D  0-4
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.