Kote Camachoren 'Elkartea', Guardetxean

Hilabetero, film laburrak ematen dituzte Donostiako Guardetxean (Urgull mendian). Otsaileko saioa, otsailaren 15ean egingo dute 20:00etan, eta bertan Kote Camacho oiartzuarraren Elkartea film laburra emango dute, doan.

Filmaren fotograma bat

Fikziozko, hamasei minutuko filma da Elkartea eta lau lagunen istorioa kontatzen du: “Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldi galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra, laguntza eskaintzearena izango da, hasieran behintzat. Benetako konpromisoaa hartzea ordea, ez da hain erraza izango”. Camachok idatzi du gidoia, eta zuzendu eta ekoitzi du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.