Jaizkibelen beste ikuspegi bat emango dute Urdaburu elkartean

Urdaburu elkarteak beste ekintza bat antolatu du elkartean bertan hurrengo ostegunerako, otsailak 7. Oraingoan Jaizkibel mendia izango da protagonista, eta Jokin Maiza argazkilariak bertan ateratako irudien proiekzioa egingo du. Jaizkibel beste ikuspegi batetik, itsasotik, ikusteko aukera izango du, Maizak piraguatik ateratako irudiak erakutsiko baititu. Ekimena 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.