Ander Lizarralde artistikoki biluztuko da

Proiektu berria jarri du martxan Ander Lizarralde bertsolariak, Unai Muñoa bertsolariarekin eta Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin batera: Ez gara Palestinaz ari. Musika, bertsoak, antzerkia eta poesia biltzen ditu obrak, eta bertsolariek euren burua biluzten dute, artistikoki. Eguerdian aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Larunbat honetan, otsailaren 2an, aurkeztuko dute Andoaingo Bastero Kulturgunean, 20:00etan. Oiartzunen, martxoaren 1ean eskainiko dute saioa, udaletxean. 22:00etan izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.