Aldizkari berria du Oiartzungo Udalak

Etxez etxe argitalpen berri bat banatzen hasi da Oiartzungo Udala: Kontzejutik, lau orrialdeko udal aldizkaria. Orain arteko bi produkturen batura da: batetik, Gotti Betti agendaren deialdiak eskainiko ditu, eta bestetik Aski Prexko! udal aldizkari digitalak biltzen zuen informazioa. Hilean behin jasoko dute Kontzejutik oiartzuarrek, etxean. Udalak jakinarazi duenez, urtean zortzi banatuko ditu. Udala Informatzen ere mantenduko duela jakinarazi du udalak: “Aldizkaria oso ongi baloratzen dutelako herritarrek eta gaiak sakon lantzeko aukera eskaintzen duelako”. Udala Informatzen banatzen duten hilabeteetan ez dute Kontzejutik banatuko. Kontzejutik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.