Ume bat, zuhaitz bat ekimenaren beste ekitaldi bat antolatu du Irungo Udalak martxoaren 16rako. 2012. urtean Irunen jaiotako haurren gurasoek parte har dezakete landaketan baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da horretarako. Hala, otsailaren 1etik 16ra bitartean izena eman ahal izango dute interesa duten gurasoek 010 telefono zenbakian edota
Irungo Udalaren weborriaren bidez.
2004. urtean abiatu zuen tokiko gobernuak ekimena eta San Martzial eta Erlaitz inguruetan landaketak egin ondoren, Siutzera (Ibarla-Meaka) abiatuko dira aurten. Denera, 3.210 zuhaitz landatu dituzte ekimena hasi zenetik. 2012. urtean landatu zen zuhaitz gehien, 434 zuhaitzekin.