Santa eskean aterako da Lartaun Abesbatza

Santa Ageda egunari loturiko ohiturak bete nahiez, datorren astelehenean santa eskea egingo du Lartaun Abesbatzak. 18:30ean aterako dira abesbatzako kideak Killirikupetik, eta Elizaldeko kaleetan barrena ibiliko dira. Abesbatzako kideek deia egin dute, bestalde, herritarrek ere ohiturari jarrai diezaioten, beraiekin batera. Horretarako entsegua antolatu dute. Etzi izango da, 20:00etan, Madalensoro pilotalekuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.