Pedro Andueza trintxerpetarra, berriz ere TKEren presidente

Pedro Andueza

Pedro Andueza

Pedro Andueza trintxerpetarra bigarrenez izendatu dute Traineru Kluben Elkarteko (TKE) presidente. Oiartzunen egin zuten batzarra traineruen ligarik indartsueneko kideek larunbatean, eta hartutako erabakien artean presidente berriarena izan zen —aldeko bederatzi boto jaso zituen Anduezak, bi abstentzio eta kontrako bat—. Gainera, Maixabel Diago sanjuandarra izango da elkartearen idazkaria. Oiartzunen hartu zituzten erabakien artean, Orio TKEren kide izendatu zuten, Zierbenaren partez. Gainera, talde bakoitzak 22.500 euroko bermea jarri beharko du maiatzaren 3an —sasoia bukatzerakoan diru hori itzuliko diete, baldin eta zigor prozesuren batean ez badaude—. Hartara, San Miguel Ligako bandera bakoitza irabazten duenak gutxienez 22.500 euro jasoko dituela hitzartu zuten, iazko kopuru berbera. Horrez gain, TKEk jakinarazi du San Miguel eta Euskotren ligek babesle berria izango duela, Caixa banketxea. Gaur sinatuko dute akordioa bi aldeek Bilbon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.