Pasaiako Udalak aurrekontuak aurkezteko batzarrak egingo ditu

Pasaiako Udalak bando bidez jakinarazi du 2013ko aurrekontuak aurkezteko batzarrak egingo dituela herritarrekin, barrutiz barruti, otsailaren hasieran. Azalpenak emateaz gain, pasaitarren zalantzak argitzeko prest agertu dira udal arduradunak. Honakoa da bilera horien egutegia:
  • Otsailak 4, astelehena. 19:30ean, Antxoko Kultur Etxean.
  • Otsailak 5, asteartea. 19:30ean Donibaneko Arizabalon.
  • Otsailak 6, asteazkena. 19:30ean, San Pedroko Udal Aretoan.
  • Otsailak 7, osteguna. 19:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.