Hondarribiko esku pilotariek hirutik hiru lortu dituzte

Asteburu ona izan zuten Gipuzkoako txapelketetan jokatzen duten Hondarribiko Eskolako esku pilotako hiru bikoteek. Hirurek irabazi zuten, kadeteek, gazteek eta haurrek. Gainera, Gazteen eta Haurren mailetako bikoteek kanpoan irabazi zuten, Debako Aldatsen eta Añorgan, hurrenez hurren. Zesta puntakoek zorte txarragoa izan zuten. Bi bikote ditu Hondarribiak Nagusien Mailan eta biek galdu zuten, etxean Donostia Jai Alairekin eta Beotibarren.

Hondarribiko pilota taldeen emaitzak

Esku pilota

Eskuz binaka. Kadeteen 2. Maila. Udaberri Txapelketa
  • Hondarribia-Azkoitia2  22-14
Eskuz binaka. Gazteen 2. Maila. Udaberri Txapelketa
  • Euskal Jolas-Hondarribia  2-22
Eskuz binaka. Haurren Maila
  • Añorga5-Hondarribia  3-18

Zesta punta

Nagusien Maila. Udaberri Txapelketa
  • Hondarribia1-Donostia Jai Alai  33-35
  • Beotibar1-Hondarribia2  35-27
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.