Haur Hezkuntzako eta LH 1. eta 2. mailako aurrematrikula zabalik dago

2013-2014 ikasturterako aurrematrikula zabalik dago dagoeneko. Horrela, Haur Hezkuntzako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroetan tokia eskatzeko eskaerak egin daitezke. Otsailaren 8a arte egin daiteke eskaera. Hiru zentrotan egin daiteke eskaera, lehentasun handienetik txikienera. Hainbat dokumentu aurkeztu behar dira: Familia liburuaren eta nortasun agiriaren fotokopiak; errenta aitorpena; errolda agiria edo lantokiaren tokia; familia ugariaren ziurtagiria (beharrezkoa balitz); eta minusbaliotasun ziurtagiria (beharrezkoa balitz). Agiri horiekin aukeratutako lehentasun handieneko zentrora jo dezakete gurasoek eskaera orria betetzera. Eskatzaileen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betiko zerrendak ikastetxeetan bertan ikusteko aukera egongo da otsailaren 16an, martxoaren 4an eta martxoaren 21ean, hurrenez hurren. Zentro berria Datorren irailean eraikin berria jarriko dute martxan Irunen: Toki-Alai. 2 eta 3 urteko haurren aurrematrikula egin daiteke bertan.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.