Garraio txartel bakarraren erabilera goraipatu du Bilduk

Irungo Bildu udal taldearen agerraldia

Irungo Bildu udal taldearen agerraldia

Garraio publikoaren inguruan txartel bakarraren eta tarifa integrazioaren “onurak” nabarmendu ditu Irungo Bilduren udal taldeak, gaur goizean egindako agerraldian. Oinatz Mitxelena bozeramailearen aburuz, onura “politikoak” eta “herritarrei” begirakoak ekarriko ditu garraio sistema berriak. Onura politikoei dagokienez, “garraio publikoa berreskuratzeko pauso garrantzitsua dela” iritzi dio Mitxelenak. Gainera, sistema berriari esker, trenen eta autobusen arteko aldaketak ahalbidetuko direla baieztatu du. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako “bultzada” nabarmendu du bozeramaileak eta “Bilduren lorpen bezala” aurreikusi du sistema berria. “Kudeaketan eraginkorrak izan gara, eta ingurumenaren eta herritarren alde egin dugu”, gaineratu du. Herritarrentzako onurak Erabilitzaileei begira ere onurak badirela adierazi du Bilduren udal taldeak. Horien artean, “lehena, geroz eta gehiago erabiltzeagatik merkeagoa” dela aipatu du Mitxelenak. Gainera, Ekialdebusen, Euskotrenen… “politika bera” aplikatuko dela ziurtatu du bozeramaileak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.