Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarrita du 06:00etatik, Europa iparraldean sortu eta euskal kostalderaino iristea espero den ziklogenesiagatik. 19:00ak arte ezarri dute alerta egoera hori, baina kostaldean bakarrik: bost metrorainoko olatuak iragarri dituzte. Hortaz, itsasora ez ateratzeko eskatu dute eta itsaso ondotik ez paseatzeko eskatu dute, besteak beste. Ondoko bi estekak Hendaian eta Hondarribian itsasoaren berri izateko jarrita dauden webcam-enak dira.