Urteko lehen solasaldi literarioa egingo dute Lezon
Lezoko Irakurketa Klubaren urteko lehen solasaldia egingo dute bihar (asteartea) Andreone Udal Liburutegian, 18:30etik aurrera. Gaztelaniazko taldearena da. Bertan, Philip Roth idazle estatubatuarraren Patrimonio. Una historia verdadera (1991) lana landuko dute. Euskarazko taldearen urteko lehen saioa otsailaren 25ean egingo dute, Garazi Kamio idazlearen Beste norbaiten zapatak lana aztertzeko (otsailaren 4tik 8ra jaso behar dute liburu hori interesdunek).