Oiartzungo Ihoteak egingo dituzte asteburuan

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere ohiko Inauteriak baino astebete goizago egingo dituzte Ihoteak Oiartzunen. Ostiraletik hasi eta igandera arte, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Hauxe da egitaraua Otsailak 1, ostirala
  • 19:00etan. Azeri dantza eta sorgin dantza.
  • 19:30ean. Intxixu eta sorginei ongietorria eta auzoetako banderen igoera.
  • 21:00etan. Bokata-jate basatia kantinan.
Otsailak 2, larunbata
  • 09:00etan. Auzoetan kuestazioa.
  • 18:00etan. Auzoetan ibilitako koadrilak elkartuko dira plazan, jai giroan.
Otsailak 3, igandea
  • 09:00etan. Diana Lartaungo txistulariekin.
  • 11:30ean. Haur kalejira. Elizaldeko gurasoak eta ikasleak, karroza eta guzti aterako dira ikastetxetik, eta plazara joango dira, Belutenetik pasatuta.
  • 12:30ean. Mutxikoak plazan.
  • 17:00etan. Haur jolasak.
  • 19:00etan. Intxixu eta sorginei agurra.
  • Ondoren. Suzko akerra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.