Oiarpeko pilotariak, besteak beste, hiru txapelketa garrantzitsu jokatzen ari dira: Malerrekako Txapelketa (Nafarroa), Gipuzkoako Txapelketa eta Euskal Herriko Txapelketa. Asteburuan, hiru txapelketa horiei dagozkien hainbat partida jokatu dituzte, eta guztiak irabazi dituzte Oiartzungo pilotariek.
Hauek dira emaitzak:
Malerrekako Txapelketa
- 22 urtez azpikoak, binaka. Ugalde-Ugalde (Oiarpe)/Mayans-Etxegoien (Hoberena): 22-14. Hernandez-Imaz (Oiarpe)/Jaunarena-Andueza: 22-16.
Gipuzkoako Txapelketa
- Haurrak, binaka. Lopez-Etxabe (Oiarpe)/Arizmendi-Berasarte (Hernani): 18-12. Ugalde-Etxeberria (Oiarpe)/Echave-Echavir (Zumaia): 18-6.
Euskal Herriko Txapelketa
- Gazteak, banaka. A. Ugalde (Oiarpe)-Arrasate (Markina): 22-3.
- 22 urtez azpikoak, banaka. I. Ugalde (Oiarpe)-Elustondo (Aurrera Saiaz): 22-9.
- 22 urtez azpikoak, binaka. Hernandez-Imaz (Oiarpe)/Amurrio: 22-5.