Kaputxinoetako San Jose elkartearen batzarra, ostiralean

Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkarteak urteroko batzar orokorra antolatu du ostiralerako. Lehen deialdia 18:00etarako egin du, eta bigarrena, berriz, 18:30erako. Zuzendaritza batzordea berritu beharko dute, eta horrez gain, aurtengo ekonomia gaiak eta iazko jardueren memoria eztabaidatu beharko dituzte. Bazkide guztiei zabaldu diete ekimenera joateko deia, eta anima daitezen jakinarazi dute bertaratzen diren guztiei txokolatea pastekin emango dietela bileraren bukaeran.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.