Gazte bat atxilotu dute telebista bat lapurtzea egotzita

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Errenteria-Oreretan ustez lokal batetik telebista bat lapurtu zuelako. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko seiak aldera bi pertsona ikusi zituzten plasmazko telebista bat eskuan zutela, eta Oiartzungo udaltzainak ikusi zituztenean, lurrera erortzen utzi zuten, eta korrika atera ziren. Segurtasun Sailak gaineratu duenez, udaltzainak ustezko lapurren atzetik atera ziren, eta horietako bat kalean topatu zuten etxeen artean ezkutatuta. Aurrerago, ertzainen laguntzarekin, beste bi gizon topatu zituzten, eta horietako bat atxilotu zuten, indarrez lapurtzea egotzita. Telebista lokal horretatik lapurtu zutela ondorioztatu du Segurtasun Sailak, eta bertako atea bortxatu eta puskatu zutela esan du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.