Eskupilotaz eta erremonteaz, 'Kirolez blai!'-n

Eskupilota eta erremontea izango dira etziko Kirolez blai! saioko gaiak. Joxe Migel Lopez esatariak, hainbat gonbidatu izango ditu alboan, gai horiek jorratzeko: Abel Barriola Leitzako (Nafarroa) pilotaria; Ander Imaz, Andoni Ugalde eta Aitzol Arzallus Oiarpe pilota taldeko kideak eta Gorka Urtasun erremontista iruritarra (Nafarroa). Saioa, beti bezala, 13:15ean emango dute Oiartzun Irratian (FM107an edo www.oiartzunirratia.org), eta 20:30ean errepikatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.