Batelen ligan, lau garaipen Oarsoaldera

Hibaikako emakumeak

Hibaikako emakume arraunlariak

Ondo hasi dute Oarsoaldeko batelek Gipuzkoako Batel Liga. Egutegiko hirugarren estropada —puntuak banatzen lehena izan zen, aurretik Mutrikuko eta Zumaiako lehiak bertan behera utzi zituztelako eguraldiagatik— izan zen, eta Hibaiak nesken Haur-Kadete Mailan, gazteetan eta seniorretan irabazi zuen, eta San Pedrok mutilen haurretan. Mutilen kadeteetan Hibaika bigarrena izan zen, eta Trintxerpe-Illunbe hirugarrena (Oriok irabazi zuen); nesken seniorretan San Juan bigarren postuan sailkatu zen, eta Hibaikaren beste ontzi bat laugarrenean. Mutilen gazteetan, berriz, arrosak hirugarren izan ziren, eta San Pedro laugarren (Tolosaldeak irabazi zuen). Azkenik, gizonen seniorretan, Hibaika hirugarrena izan zen, Zarautz irabazlearen eta Orio bigarrenaren atzetik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.