Kanpoko kaiari buruzko mahai-ingurua, Donostian

Cristina Enea fundazioak antolatua, hilaren 31n (osteguna) Pasaiako kanpoko kaiari buruzko mahai-ingurua egingo dute, 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Honakoak dira parte hartzaileak: Javier Belza (ekonomialari eta ingurumen aholkularia), Iñaki Aristi (Herrera Herria herri batzordeko kidea), Amaia Agirregabiria (Pasaiako alkatea) eta Koldo Unzeta (EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea). Bertan, kanpoko kaiaren gaian izan den parte hartze publikoa, kritika soziala eta erabakiguneak aztertuko dituzte. Arantza Kalzada kazetariak moderatuko du mahai-ingurua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.