Hungariako Kaldereroak otsailaren 2an iritsiko dira Trintxerpera

Otsailaren 2an (larunbata) egingo dute Inauterien aldarrikapena Hungariako Kaldereroek Trintxerpen. 18:00etan aterako dira Serafin Esnaola plazatik helduak, eta haurren kontzentrazioa ordu erdi lehenago egingo dute, 17:30ean. Dena ondo joan dadin, ordea, entseguak prestatu dituzte (zartaginak eta mailuak eraman behar dira). Honakoak dira:
  • Hilaren 29an (asteartea): 20:00etatik 21:00etara alkateordetzaren beheko pisuan.
  • Hilaren 30ean (asteazkena): 20:15etik 21:15era alkateordetzaren beheko pisuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.