Alderdi guztiek bat egin dute Eraikiz zine zikloan

Atzo hasi zen Errenteria-Oreretan giza eskubideen arloa lantzen duen Eraikiz zine eta antzerki zikloa. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartu zuten ekimenean, eta horrez gain, Oarsoaldeko zein Bidasoko beste herrietako ordezkariak ere izan ziren, Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Amaia Agirregabiria Pasaiakoa, esaterako. Lehenengo emanaldian Angel Amigoren Memorias de un conspirador dokumentala eman zuten, eta bertan izan zen lan horretako protagonista nagusia Jesus Egiguren PSE-EEko kidea. Bere ondoan eseri zen Julen Mendoza Errenteriako alkatea. Datozen egunetan emanaldiekin jarraituko dute. Bihar, hain zuzen, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute toki eta ordu berean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Egitaraua
  • Hilak 26: Barrura begiratzeko leihoak. Bertan izango dira Mireia Gabilondo filmeko zuzendarietako bat eta Jon Ugarte presoak.
  • Hilak 31: Su txikian. Imanol Murua Uriaren Loiolako Hegiak liburuan oinarritutako antzezlana. Bertan parte hartuko dute aktoreek.
  • Otsailak 2: Begiak mintzo dira. Gorka Espriau zuzendaria, Rosa Rodero ETAk hildako ertzain baten alargunak eta Joxan Agirre preso ohiak parte hartuko dute.
Argazkia Juan Diego Ramos Pelukas-ena da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.