Pailazoen emanaldirako sarrerak igandean bertan eros daitezke
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizuna eskainiko dute heldu den igandean (hilak 27), Elorsoro kiroldegian. Sarrerak egunean bertan jarriko dituztela salgai jakinarazi dute Ugaldetxo kultur taldetik. 400 sarrera egongo dira salgai emanaldia hasi baino ordubete lehenago (16:00etatik 17:00etara). Haurren sarrera bakoitzak 5 euro balio du, eta helduenak 8 euro.
Joan den larunbatean jarri zituzten salgai sarrera guztiak (1.500) eta horietatik 1.100 saldu zituzten. Saldu gabe geratu ziren sarrerak jarriko dituzte, beraz, salgai igandean.