Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Karlos Saldise omendu dute, hil zutela 33 urte bete direnean

admin
Bidasoa
2013/01/19
Saldiseri omenaldia

Berrogeita hamar lagun inguru elkartu dira Karlos Saldise lezoarrari omenaldia egiteko.

Bere izena daraman plazan omendu dute gaur Karlos Saldise lezoarra, Batallon Vasco Españolek bere etxeko atarian hil zuela 33 urte bete direnean. Goizeko hamarretan hasi da ekitaldia, aurreikusita zegoena baino hamar minutu beranduago. Saldiseren oroitarriaren atzean ‘Karlos gogoan zaitugu’ dioen pankarta bat jarri dute eta ondoren ikurriña bat bere irudiarekin. Sua piztu eta dantzari talde batek agurra dantzatu du amnistiaren ikurraren aurrean. Ondoren irakurritako testuan Saldise hil zuteneko garaia gogora ekarri dute, “Estatuak bere arma guztiak erabiltzen zituenean Euskal Herri libre baten alde zebilen edonoren aurka” adieraziz: “Karlos Saldisek Euskal Herri independientea, euskaldun, sozialista, parekidea eta gure lurarrekin konprometituarekin amets egiten zuen eta bazekien guzti hori konpromiso eta mobilizazioaren bidez lortuko zela. Eta horregatik hil zuten”. Garai haietan ez bezala, “egun konponbiderako atea parez pare dugula” nabarmendu dute eta “ezker abertzaleak apostu tinkoa” egin duela, baina aurrean “bi estatu ukatzaile” daudela gehitu zuten: “preso gaixoak eta hiru laurdenak beteta dituztenak gartzelan daude, Parot doktrina aplikatzen ari dira Estraburgoko Giza Eskubideen Epaitegiaren sententziaren kontra eta Euskal Herritik milaka kilometroetara dituzte bere senideen bizia arriskuan jartzen behin eta berriz”. Joan den asteburuan Bilbon euskal presoen alde egin zen manifestazioaz mintzatu dira ondoren, eta “olatu hori” hartu eta herri eta auzoetara ekartzeko eskatu dute, “Karlos Saldisek egin zuen bezala, euskaraz eginez, herri justuago baten alde borrokatuz, preso eta iheslariak etxean egon arte mobilizatuz, herri parekidea sortuz, gure lurra zainduz”. Bukatzeko, Donostian eguerdian egitekoa zen Oarsoaldeko gazte independentisten aldeko manifestaziora joateko deia egin dute eta Eusko Gudariak abesten bukatu da gaur goizean Lezon Karlos Saldise zenari egindako omenaldia. Bideoa: Saldiseri omenaldia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.