-
-
Ibaia, atzo
-
-
Ibaia, gaur
Oiartzun ibaiaren emaria murriztu egin da zertxobait atzotik, eta gauean ez die arazorik eman bizilagunei, Errenteriako Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Atzo egun osoan gogotik bota zuen euria, eta ibaia atera egin zen Lartzabal auzoan, parkea eta kantxa urez betez. Horrez gain, hainbat garaje ere urak hartu zituen, toki berean, eta autoak ere ibai ondotik kendu behar izan zituzten udaltzainek.
Goizean egoera nahiko bare dagoen arren, arratsalderako euri zaparradak areagotuko direla jakinarazi du Euskalmetek, eta Eusko Jaurlaritzak ere alerta laranja mantendu du.