Oiartzun ibaia alerta egoeran dago
Oiartzungo Udaltzaingoak HITZA-ri jakinarazi dio Oiartzun ibaia “benetako alerta egoeran” dagoela, euriak ur emari oso handia egin duelako ibaira, eta bere bidetik ateratzeko arriskua dagoelako. Une honetan (10:00) udaltzainak Talaia industrialdean dagoen ur neurgailurako bidean dira, SOS Deiak-ek eskatuta, eta horren araberako neurriak hartuko dituzte. Horrez gain, hainbat herri bide urak hartu ditu, menditik jaisten ari den ur jarioa dela eta. Goizean ere gertakaria izan da: Altzibarko Aiton Etxe adinekoentzako egoitzaren furgonetaren gainera zuhaitz bat erori da; kalte materialak izan ditu ibilgailuak, baina Udaltzaingoaren arabera, “ustekabeko batean” gelditu da dena eta ez da zauriturik izan.