Lezo: Telefonicaren bi zutoin erori dira
Lezoko Udaltzaingoak HITZA-ri esandakoaren arabera, Lezon aipatzeko gertakari bakarra izan da azken orduetako eurijasa eta haize boladengatik: Elortegiko bidean Telefonicako bi zutoin erori dira, baina udaltzainek jakinarazi dute berehala konpondu dutela arazo hori. Herriko erreken eta errekastoen egoera ona dela esan dute, bestalde, udaltzainek.