
Bi taldeetako kideek elkarrekin argazkia atera zuten
Ferreres Anaiak taldeak eta Donibane Pari Berrik Pasaiako areto futboleko derbia jokatu zuten ostiral arratsean Donibaneko kiroldegian. Antxokoek 5-2 gainditu zituzten sanjuandarrak, eta jokalariek nabarmendu dute, batez ere, kiroltasuna eta giro ona izan zirela partidan zehar. Gipuzkoako Hirugarren Mailako partida izan zen ostiralekoa. Emaitza horrekin, antxotarrak hirugarren jarri dira sailkapenean 22 punturekin; sanjuandarrak 10. daude, zortzirekin.