Arnas fisioterapia zerbitzua emango dute Galtzarabordan
Gaitz asmatiko eta bronkioetakoak zaintzeko, arnas fisioterapia zerbitzua ematen hasiko dira Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Zerbitzu hori Leire Ramosek emango du. Ramos toraxeko fisioterapian espezializatua dago Bartzelonako Gimbernat Unibertsitatean, eta Vall d’Hebron (Bartzelona) eta Marques de Valdecilla (Santander) ospitaleetan aritu da lanean.
Arnas fisioterapia gaitz asmatikoez gain, transplanteak eta antzekoak jasaten dituztenei zuzenduta dago, eta tratamendu espezifikoak ematen dizkiete. “Arnasa hartzen ikasten da, baita birikak garbi eta forman mantentzen ere, modu erraz eta ekonomikoan eta minik jasan gabe”, jakinarazi du Errenteriako Udalak.
Informazio gehiago Galtzarabordako kiroldegian bertan, edo 943 44 96 90 telefono zenbakian.