Pertsona bat atxilotu dute Oiartzunen, kokaina izatea leporatuta
Ertzaintzak 25 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gauean, autoko abiadura-palankan gramo bateko hamalau kokaina poltsatxo aurkitu ondoren. Segurtasun Sailak adierazi duenez, 21:00etan izan zen gertakaria, herriko gasolindegi batean. Ertzainek autoa miatu zuten eta abiadura-palanka babesten duen plastikoa ondo lotuta ez zegoela ikusi zuten eta hor topatu zituzten kokaina poltsatxoak.
Atxilotutako gazteari osasun publikoaren kontra egitea egotzi diote eta gaur pasatuko da epailearen aurretik.