
2011ko otsailan eskaini zuten ikuskizuna, Elorsoro kiroldegian.
Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizuna eskaintzeko asmoz, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izango dira hilaren 27an, 17:00etan. Beste urtetan bezala, Ugaldetxo kultur elkarteak antolatu du ekimena, udalaren laguntzarekin.
1.500 sarrera jarriko dituzte salgai. Hilaren 19an irekiko dituzte kiroldegiko leihatilak sarrerak erosi ahal izateko, 16:00etatik 19:00etara. Pertsona bakoitzak zortzi sarrera eros ditzake asko jota. Bi urtetik gorakoen sarrerek 2 euro balio dute eta helduen sarrerek 8 euro.
Antolatzaileek ohartarazi dute komenigarria dela sarrerak erosterako garaian lehentasuna haurrei ematea eta heldu bakarra joatea haurrekin batera, “haur gehientzat lekua izan dadin”.