Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Behin betiko atez ateko sistema, hilaren 10ean aurkeztuko du udalak

admin
Bidasoa
2013/01/03
Hondakinen behin betiko sistema bilketa aurkezteko data jarri du udalak. Lekua eta ordua zehazteko baditu ere, datorren ostegunerako deitu du parte hartze prozesuaren azken urratsa izango den batzar nagusia, eta bertan parte hartzera deitu ditu, gainera, lezoar guztiak. Batzar horretan astean zenbat egunetan eta zein ordutegian bilduko diren hondakinak, atarietan papera eta kartoia biltzeko edukiontziak jarriko dituzten, frakzio bakoitza  noiz bilduko duten, azalduko dute, “ekarpen guztiak jasota proposamen guztiak baloratu eta teknikoki bideragarriak diren edo  ez aztertzen ari gara horretarako”, esan du Zabalok. Bost ekarpen gune Atez atekoaren gaineko beste hainbat kontu erabakita daude dagoeneko, larrialdi guneei eta zintzilikagailuei dagozkienak kasu, alkateak azaldu duenez: “Udalaren lehendabiziko proposamenean hiru ekarpen gune aurreikusi genituen. Altamira eta Landa eremuko auzotarrekin egindako saioetan ordea, haien auzoetan halako guneak jartzearen beharra plazaratu zuten. Teknikoki baloratu ostean, Udalak onartu egin du eta beraz, bost ekarpen gune izango dira herrian”. Zintzilikagailuen kasuan ere erabakia hartuda dagoela esan du, “garatzen ari garen azterketa teknikoaren arabera kokatuko ditugu”. Behin sistema ezarrita, ordea, sei hilabeteko epea zabalduko udalak bizilagunek aldaketak proposatzeko. Autokonpostari begira Bilketa sistema berria martxan jarrita, hainbat zerbitzu orain arte bezala mantenduko dituztela azaldu dute udaletik, bestalde. Hala nola, beira, pilak, arropa, sukaldeko olioa eta altzariak berdin biltzen jarraituko dute, “udaletik zerbitzua hobetzeko ahalegina egingo dugu gainera, beira edukiontziak berkokatuta, adibidez”. Autokonpostaz ere aritu dira parte hartze prozesuan, eta hura bultzateko konpromisoa azaldu du udalak. Horretarako hilabete honetan eta otsailean zehar ordu eta erdiko ikastaroak antolatu ditu herritarrei begira. Beren hondakin organikoa autokonpostatzen duten bizilagunek zerga tasetan %40ko hobaria jasoko dute, gainera, Zabalok azaldu duenez, “2013. urterako udalak onartutako neurria da hori eta herritarrek gustura jaso dute berria”. Behin betiko bilketa sistemaren atarian, 2013ko lehen lauhilekoan abiatzea aurreikusi baitu Zabalok, atez atekoaren gainean egindako parte hartze prozesuaren balorazioa egin du udalak, amaitzeko: “Arrakastatsua izan da prozesua, parte hartze kopurua handia izan delako eta saioak lan giro onean egin direlako”. Herritarren aldetik jasotako “erantzun ona” nabarmendu du zehazki, eta “harro” azaldu da, “Lezorako egokiena den gaikako bilketa sistema guztion artean definitu delako”. Iazko  azaroan hasita, hogei parte hartze bilera egin ditu udalak eta 600 herritarretik gora izan dira saioetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.