Presoen aldeko adierazpena kalean
Presoen aldeko adierazpena kalean
Urtarrilaren 12an Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloarekin Bilbon egingo den manifestazioari “bultzada erabakiorra emateko”, Herrirak egindako deialdiarekin bat egin dute Lezoko udal langileek eta Gobernu taldeko kideek. Mobilizaziorako prestatutako pegatinak soinean zituztela elkarretaratzea egin dute eguerdian ordu erdiz udaletxe aurrean. Lezon bezala, adierazpen egunarekin bat egin dute Oarso Bidasoko gainontzeko herrietan ere.